Zer da Leitzeko EBK?

Leitzar talde bat elkartu gara, elkarren artean zerikusi handirik ez dugunak baina kezka partekatu bat badugu denak: gaur egun, gure ongi izatea lortzeko daukagun energiarekiko menpekotasuna.

Benetan beharrezkoa da gu ongi bizitzeko hainbeste energia kontsumitzea?

Hortik abiatuta, ikusten dugu beharrezkoa dela, alde batetik, zentzuzko jokaera batekin murrizketak egitea eta beste alde batetik, energia berriztarrien erabilpena sustatzea. Aipatutako guzti honengatik, sortu da: Leitzeko energia berriztarrien komunitatea egiteko asmoa.

Helburuak

Energia kontsumoa murriztu

Talde bezala, argi daukagu murrizketa beharrezkoa dela, eta aditu askok dioten bezala, ez da aukera bat, behar bat da, gure mundu honek “zutik” iraun dezan. Hori da gure printzipiorik garrantzitsuena.

Energia jasangarria sustatu

Aldi berean, hurrengo helburua, guk konsumitu behar dugun energia, modu jasangarri batean, gu sortzeko gai izatea litzateke, beti ere, gure inguruak eskeintzen diguna aprobetxatuz.

Izan eraldaketaren parte

Energia komunitatea izaera juridikodun entitatea da. Ingurune hurbileko pertsona eta erakundeak, publikoak zein pribatuak elkartuaz, energia sektorearekin zerikusia duen jarduera batean lankidetzan aritzeko asmoz, bertako kideei edo tokiko komunitateari zerbitzuak edo bestelako onura sozioekonomiko eta ingurumenekoak emateko.