Mimukaiko instalazio fotovoltaikoa

Potentzia (kWp):

50

Bezero kopurua:

47

Panel kopurua:

123

Teilatuaren m2-ak:

348

Instalazio urtea:

2025

Leitza

Kasu honetan, instalaziorako eraikin publiko egokirik ez zegoenez industrialdeko jabego publiko-pribatuko (udala barne) eraikin baten estalkian garatu genuen proiektua, eraikinaren jabeekin elkarlan-hitzarmen bat adostuta. Horrela, instalazioaren aprobetxamenduaren zati baten truke, estalkiaren erabilera komunitatearen esku jarri zuten.

Instalazioa 2026ko hilbeltzean jarri genuen martxan.

Gaur egun 47 partaidek osatzen dute proiektua. Bigarren pauso honekin, Leitzan energia berriztagarria sortzeko aukerak zabaltzea lortu dugu, herriko eragile ezberdinen arteko lankidetzak energia-trantsizioan duen garrantzia agerian utziz.