Leitzako energia berriztagarrien komunitatean parte hartu nahi?

Azken urte luzeetan munduan ematen ari den garapen ereduak kutsaduraren gorakada ikaragarria erakarri du, eta, gaur egun, klima larrialdi baten aurrean gaudela onartu beharrean gara.

Horren beharrezkoa dugun energiaren inguruan ere, bada zer pentsatua…

Zein da beren jatorria ia osotasunean? Gasa, petrolioa, ikatza, nuklearra… 

Zenbatekoa da haiekiko dugun menpekotasuna?

Ba al dugu erabakitzeko gaitasunik kontsumitzen dugun energia motaren  edota prezioaren inguruan?

Ohartzen al gara zer nolako konsumo energetikoa daukagun?

Gai hauekin eta hauen inguruan sortutako beste batzuekin kezkatuta, herritar talde bat elkartu gara, eta Udalaren eta Goienerren gidaritzapean egoera beltz honi irtenbidea emateko urratsak eman nahi ditugu. Bide horretan, “gu” ttiki batetik “GU” handi batera pasa nahi dugunez, asmo berri batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu: energia berriztagarrien komunitatea.

Nola izan bazkide?

LeitzekoEBK-ko kooperatibista izateko 60€-ko sarrera egin behar da kontu korronte zenbaki honetara : Laboral Kutxa  ES81 3035 0118 87 1180024547

Transferentzia horren kontzeptuan NAN zenbakia jarri behar da.

NAN dokumentuaren kopia eta ordainagiria posta elektronikoz guri bidali: info@leitzekoebk.eus

Eskerrik asko! Zurekin GU handi gara!