Instalazio honi dagokionez, orain arte bildutako datu aipagarri batzuk:
- Urtero 14-15 tona CO₂ gutxiago atmosferara, 550-600 zuhaitz helduren urtebeteko lanaren pare
- Ekoizpen totala 353,9 MWh hasi ginenetik
Proiektuaren harrera onak erakutsi zigun herrian bazegoela energia-eredu jasangarriago eta hurbilago baten aldeko interesa. Horregatik, lehen instalazio hau txiki geratu zen, eta energia berriztagarria herritar gehiagorengana eramateko asmoz, bigarren instalazio baten garapenari ekin genion.