Mimukaiko instalazio fotovoltaikoa

Kasu honetan, instalaziorako eraikin publiko egokirik ez zegoenez industrialdeko jabego publiko-pribatuko (udala barne) eraikin baten estalkian garatu genuen proiektua, eraikinaren jabeekin elkarlan-hitzarmen bat adostuta. Horrela, instalazioaren aprobetxamenduaren zati baten truke, estalkiaren erabilera komunitatearen esku jarri zuten. Instalazioa 2026ko hilbeltzean jarri genuen martxan. Gaur egun 47 partaidek osatzen dute proiektua. Bigarren pauso honekin, Leitzan energia berriztagarria […]

Kiroldegiko teilatuko instalazio fotovoltaikoa

Instalazio honi dagokionez, orain arte bildutako datu aipagarri batzuk: Proiektuaren harrera onak erakutsi zigun herrian bazegoela energia-eredu jasangarriago eta hurbilago baten aldeko interesa. Horregatik, lehen instalazio hau txiki geratu zen, eta energia berriztagarria herritar gehiagorengana eramateko asmoz, bigarren instalazio baten garapenari ekin genion.